martes, 29 de enero de 2008

inoiz esan diren hitzak

Lagun batek gai honi buruz botatako bertsoak:

1-Itsas zakar xamarra
egurrezko patera
moto erdoildu bat eta
espainiako bandera
hamar metro luze eskas
bi metro zabalera
hantxe egin behar nuen
europar ibilera
patroiak agindu zuen
ta irten giñen kolpera
nik hartu behar izan nun
etxean eroia papera
agur aitatxo,amatxo
amona eta arreba
dirua ekarriko dut
zorionakin batera

2-Berehala altxa genun
kayukoaren aingura
janari pixkat bagenun
gutxi batzuntzako ura
berrogeitsasei pertsona
edota hiru kultura
gure artean bazegoen
nolabaiteko lotura
urruti utzi genuen
gure herri maite hura
atzera begiratzean
zenbait histori burura
aurrera begiratzean
zenbait duda lilura
batera sentitzen nitun
poztasuna eta tristura.


3-Ixiltasuna hausteko
haize ufadaren hotsa
ur hotzaren zipriztiñak
aurpegia zidan bortsa
orduan sentitu nitun
nik ikara eta hotza
borborka jarri zitzaida
momentu hortan bihotza
olatu zital bortitzak
ezuen eduki lotsa
patera kolpatu zigun
batzuentzat heriotza
beste batzuk euki gendun
ausardi nahiko zorrotza
han bukatu zan askoren
bizi triste eta motza

4-Motorra autsita zegon
guztiok nahiko etsita
bat, bi, hiru, palada
ilusioeri segika
bidean hamabost lagun
eta ideia utzita
aurrera begiratzea
zen gu guztion botika
zakar bihurtzen hasi zen
leno genuna polita
hemen genbiltzan guztiok
gorputza ezin elika
sentitzen hasi nintzen
nekearen politika
aurrera jarraitu nahi nun
baña begiak itxita.


5-Arrokak pasa nituen
korrika eta saltuz
inguru haiek zeuden
poliziz eta soladaduz
kartel txuri bat parean
jartzen zuena "andaluz"
babesa lortu nuen nik
bakarrik eta nere kabuz
lana-re aurkitu nun
gutxienez forma ondradus
denbora pasatzen nuen
familiagan pentsatuz
ez nintzen behintzat egongo
saiatu ezaren damuz.


6-Helikopteron soñukin
irekin nuen begia
kayukon negon oraindik
ametsa zen alegia
Guardia Zibila gañean
hor bukau zen balentria
zilarrezzko mantarekin
negon lurren esseria
aurpegia zeharkatzen
malko lodi eta geldia
irudik isladatzen zun
gaur benetako egia
ze gaizki ezita dagon
munduaren gizarteria
dirudunentzat dirua
ta pobreentzat miseria.

No hay comentarios: