sábado, 26 de enero de 2008

eskubideak

Heriotza edo desagerpen horiek tristura, amorrua eta haserrea eragiten dizkigute, bai hauen famili eta lagunengan eta baita nolabait inguruko jendeari ere. Ehunka hildako horiek guk jakin ez arren zeintzuk diren gehiengoari ein batean mintzen gaituela esan dezaket, beraz, ulertezina iruditzen zait, nola pertsona hoien arduradunak (Espainiako Gobernua eta Europar Batasuneko gainerako Gobernuak) nola ezikusiarena egiten duten. Eta ikusiz gero, bururatzen zaien erantzun bakarra mugetako kontrola handitzea eta etorkinak kanporatzeko aukerak ugaritzea da.
Eta ez al da gizakion oinarrizko eskubide bat emigratzea, behar izanez gero? pertsonek lekualdatzeko eskubidea daukagu, horretarako patera, itsasontzi bateko sotoa edo kamioi baten barrualdea erabiltzeko beharrik izan gabe. Historian zehar denok egin dugun zerbait dela uste dut.

No hay comentarios: