jueves, 22 de noviembre de 2007

bidaia

Hasteko esan beharra daukat inmigrante edo etorkin bat zer den, beraien perfila zehatz- mehatz ezinezkoa iruditzen zait azaltzea bateronbat nahigabe mindu dezakedalako eta ez da nire asmoa.
Hauek arazo ekonomikoak dituzte eta beraien herritik ihes egin beharrean aurkitzen dira. Beraien herrian ezin dutelako jarraitu, hauek ez dute behar beste diru horregaitik daukaten guztia beste herri hobe batera joateko bidaian gastatzen dute. Zer gertatuko zaien jakin gabe, pertsona askorentzat bidaia jada jasangaitza bihurtzen zaie eta hil egiten dira berain ametsa bertan behera utziz. Esan beharra dago, bidaian pertsona ugari hiltzen direla, eta beste hainbeste desagertzen direla. Urtez -urte ia bikoizten doaz zifra hauek, nola geldiarazi jakin gabe.

Etorkinak, etorkin izateko arrazoiak honako hauek izaten dira normalean:
-Alde batetik, pertsona edo talde segitua bada,politikarengatik, erlijioarengatik, razarengatik edo sexu identitatearengatik.
-Bizitza hobetzearren
-Ingurugiroaren arazoengatik

lunes, 19 de noviembre de 2007


Aupa! Ezer irakurri aurretik nire aurkezpena egin beharra daukat. Nire izena Alaitz Andonegi da, hogeitabat urte egin berri ditut eta eibartar peto-petoa naiz. Lan hau egiteko aukeratu dudan gaia etorkiñak dira, azkenaldian ugari datoz. Gai polemiko honek zer esan handia ekarri du gure ingurura eta horri buruzko nire iritzia agertuko da besteak beste blog honetan. Batzuentzat arazo den gai honek gure gizartearentzat aberasgarria dela deritzot.

martes, 6 de noviembre de 2007

gure etorkiñak


Bitakora honetan, zera aurkituko duzue, gaur egun etorkinak nolako garrantzia duten gure gizarte honetan, zer nolako lanak edo presioa jasaten duten, zein gogorra izaten den maite dugun guztia alde batera utzi eta berriz hutsetik hastea, toki,leku,....azken finean mundu berri batera joaten dira edo datoz; baina bilutzik, berriz jaiotzen dira, beste hezkuntza bat jasotzen dute eta bizitzari berriz ere aurre egiten diote. Beraz gai honi buruzko zerbait aurkitzen dudanean, nire iritzia emango dizuet.